Etiketaren artxiboa: eskola

HAZIAK GELAN

LHko lehenengo ziklo eta 5 urtekoek hazi desberdinak landatu dituzte gelan: dilistak, babarrunak… makarroiak! Ikusiko dugu zer ateratzen den!

Kategoriak eskola | Etiketak | Erantzun

MARRUBIZKO BATIDOAK

Maiteren gelakoek batido goxoak prestatu dituzte. Pena irakurtzen ari zaretenak ezin dituzuela dastatu!

Kategoriak eskola | Etiketak | Erantzun

Tonucciren dedikatoria

“Con Ojos de niña” liburua eman diogu sinatzeko. Berak esan digu ez duela sinatzen, baizik eta marrazkiak egiten ditu. Beraz, hona hemen dedikatu digun marrazki dotorea!!

Kategoriak bisitak, eskola, orokorra | Etiketak , | Erantzun

Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky

Gaur bisita izan dugu eskolan, Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky pedagogoak gure eskola ezagutzera etortzeko ohorea izan dugu. Haiekin hitz egin dugu, eskola erakutsi eta bukaeran aurreskua dantzatu eta gure argazkia oparitu diegu gutaz oroitzeko. Eskerrik asko etortzeagatik!

Kategoriak bisitak, eskola, orokorra | Etiketak , | Erantzun

Goazen landatzera!

Urte berria eta hiru hilabetea hasteko, aste honetan eskolako ikasle guztiek hazi desberdinak landatu dituzte. Ikusiko dugu albahaka, labanda, tipulina eta perrexila ateratzen diren! Gero negutegira eramango ditugu eta bukaeran, baratzara. Orain emaitzak itxoitea tokatzen zaigu.

Kategoriak eskola | Etiketak | Erantzun

FRAISOROKO BISITA

Hiru hilabetea ondo bukatzeko Fraisorora joan ginen gure lanak aurkeztera. Bertan ipuinak kontatu, abestu eta antzeztu egin genuen eta gure hango lagunek oso hamaiketako goxoa eskeini ziguten. Oso gustora ibili ginen, eskerrik asko eta hurrengora arte!

Kategoriak eskola, festa, irteerak | Etiketak , | Erantzun

ZORIONAK!

Honekin bukatuko ditugu aurtengo berriak baina… datorren urtean berriz hemen ikusiko dugu elkar. Bitartean oso ondo pasa oporretan, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2014! SAN MILLAN ESKOLAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK.

Kategoriak eskola, festa | Etiketak | Erantzun

Gabonetako apaingarria TIZen eskutik

Gaur Tolosako Ingurumen Zentrotik etorri dira 5 urte eta lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoekin lantxo batzuk egitera. Lehenengo txotxongilo bat ikusi dugu eta gero kartoizko Gabonetako zuhaitz polit bat egin dugu. Zer iruditzen zaizue?

Kategoriak eskola | Etiketak | Erantzun

ENERGIA TAILERRAK

 Lehengo astean EDPtik etorri ziren energiari buruzko hitzalditxoa ematera eta horrekin lotuta iharduera batzuk ere egin genituen.

Kategoriak eskola | Etiketak | Erantzun

FRAISOROKOAK ESKOLAN

Urriak 31ean Fraisoroko aiton-amonen bisita izan genuen. Guk prestatutako ipuinak irakurri genizkien, hamaiketako goxoa jan genuen eta baratza erakutsi genien. Oso gustora egon ginen, etorri bisitan berriz nahi duzuenean!!

Kategoriak eskola | Etiketak , | Erantzun