Etiketaren artxiboa: bisitak

Yogurtak egiten ikasi dugu

Aneren amaren laguntzaz yogurrak egin ditugu. Eskerrik asko, Ainhoa, oso goxoak zeuden!

Kategoriak bisitak, formazioa | Etiketak | Erantzun

FRAISOROKOEKIN PASTAK EGITEN

Pasa den astean Fraisoroko aiton-amonen bisita izan genuen baina oraingoan, lanean jarri genituen eta denok elkarrekin eskolako jangelan gaileta goxoak egin genituen. UHmmmm… zein ondo atera ziren eta nola disfrutatu genuen denok!

Kategoriak bisitak, formazioa | Etiketak | Erantzun

Tonucciren dedikatoria

“Con Ojos de niña” liburua eman diogu sinatzeko. Berak esan digu ez duela sinatzen, baizik eta marrazkiak egiten ditu. Beraz, hona hemen dedikatu digun marrazki dotorea!!

Kategoriak bisitak, eskola, orokorra | Etiketak , | Erantzun

Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky

Gaur bisita izan dugu eskolan, Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky pedagogoak gure eskola ezagutzera etortzeko ohorea izan dugu. Haiekin hitz egin dugu, eskola erakutsi eta bukaeran aurreskua dantzatu eta gure argazkia oparitu diegu gutaz oroitzeko. Eskerrik asko etortzeagatik!

Kategoriak bisitak, eskola, orokorra | Etiketak , | Erantzun

FRAISOROKOAK ESKOLAN

Urriak 31ean Fraisoroko aiton-amonen bisita izan genuen. Guk prestatutako ipuinak irakurri genizkien, hamaiketako goxoa jan genuen eta baratza erakutsi genien. Oso gustora egon ginen, etorri bisitan berriz nahi duzuenean!!

Kategoriak eskola | Etiketak , | Erantzun