HAZIAK GELAN

LHko lehenengo ziklo eta 5 urtekoek hazi desberdinak landatu dituzte gelan: dilistak, babarrunak… makarroiak! Ikusiko dugu zer ateratzen den!

Kategoriak eskola | Etiketak | Erantzun

MARRUBIZKO BATIDOAK

Maiteren gelakoek batido goxoak prestatu dituzte. Pena irakurtzen ari zaretenak ezin dituzuela dastatu!

Kategoriak eskola | Etiketak | Erantzun

Zumba eta Body combat

 

IMG 5271 from san millan eskola on Vimeo.

IMG 5272 from san millan eskola on Vimeo.

Kategoriak kirolak | Etiketak | Erantzuna 1

ZUMBA ETA BODY-COMBAT eskolan

Noraren laguntzaz kirol berri bat ikasi dugu. Dantzan ere izerditan bukatzen dugu!

Kategoriak kirolak | Etiketak | Erantzun

Yogurtak egiten ikasi dugu

Aneren amaren laguntzaz yogurrak egin ditugu. Eskerrik asko, Ainhoa, oso goxoak zeuden!

Kategoriak bisitak, formazioa | Etiketak | Erantzun

ANTZERKIAN

Antzerki astea dela eta, eskolako nagusiak ere emanaldia ikustera  joan ziren.

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun

PARATXUTEAREKIN JOLASTEN

Azken egunetan Gorputz Hezkuntzan paratxutearekin ibili gara. Jolas desberdinak egin ditugu eta orain prest gaude hegazkinetik salto egiteko!!

Kategoriak formazioa, kirolak | Etiketak | Erantzun

FRAISOROKOEKIN PASTAK EGITEN

Pasa den astean Fraisoroko aiton-amonen bisita izan genuen baina oraingoan, lanean jarri genituen eta denok elkarrekin eskolako jangelan gaileta goxoak egin genituen. UHmmmm… zein ondo atera ziren eta nola disfrutatu genuen denok!

Kategoriak bisitak, formazioa | Etiketak | Erantzun

ANTZERKI ASTEA

Gaur antzerki astea hasi da Atxulondon eta txikientzako emanaldia ikustera joan gara. Asko gustatu zaigu, oso antzerki originala izan da “Lata gizon” bati buruzkoa… eta gainera bukaeran oraindik denbora eman digu pixkat jolasetan ibiltzeko autobusa etorri bitartean.


Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun

Inauteriak Fraisoron

Inauteriei buruz geratu zaigu komentatzea Fraisorora ere joan ginela gure abestiak hango aiton-amonei aurkeztera. Entsaioak, urduriak, mozorroak, azken prestaketak… baina oso ondo atera zen dena. Oso gustora ibili ginen, haiek ere mozorrotuta zeuden eta badirudi gure koreografia gustatu zitzaiela. Eskerrik asko eta hurrengora arte!

Kategoriak eskola, festa, irteerak | Etiketak | Erantzun