Kategoriaren artxiboa: irteerak

Fraisorora azken bisita

Fraisorora joan ginen ikasturte honetako azken bisita egitera. Nozillazko sandwich goxoak genituen zain eta horrela, indarrak hartuta, emanaldi polit bat eskeini genien aiton-amonei. Eskerrik asko eta hurrengora arte!

Kategoriak eskola, irteerak | Etiketak | Erantzun

ANTZERKIAN

Antzerki astea dela eta, eskolako nagusiak ere emanaldia ikustera  joan ziren.

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun

ANTZERKI ASTEA

Gaur antzerki astea hasi da Atxulondon eta txikientzako emanaldia ikustera joan gara. Asko gustatu zaigu, oso antzerki originala izan da “Lata gizon” bati buruzkoa… eta gainera bukaeran oraindik denbora eman digu pixkat jolasetan ibiltzeko autobusa etorri bitartean.

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun

Inauteriak Fraisoron

Inauteriei buruz geratu zaigu komentatzea Fraisorora ere joan ginela gure abestiak hango aiton-amonei aurkeztera. Entsaioak, urduriak, mozorroak, azken prestaketak… baina oso ondo atera zen dena. Oso gustora ibili ginen, haiek ere mozorrotuta zeuden eta badirudi gure koreografia gustatu zitzaiela. Eskerrik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, irteerak | Etiketak | Erantzun

D´ELIKATUZen

Ordiziako D´elikatuz interpretazio zentrua bisitatu dugu. Bertan gauza asko azaldu dizkigute elikadurari buruz eta ariketa batzuk ere egin ditugu. Haiekin merkatura joan gara produktu batzuk erostera eta elikadurari buruzko hainbat gauza ikasten jarraitzeko.

Kategoriak irteerak | Erantzun

IZTUETA BASERRIA

Hiru hilabete honetan errezetak landu behar ditugunez, Ordiziako D´elikatuz interpretazio zentrura eta merkatura joan ginen. Bide batez, Iztueta baserria ere bisitatu genuen.

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun

ASTEASUN

Gaur goizean Asteasura joan dira Ireneren gelakoak eskolan antzerkia ikustera.

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun

ZIENTZIA MUSEOAN

Lehengo astean Donostiko Kutxaespaziora joan ginen. Oso egun polita pasa genuen, asko ikasi eta oso ondo pasa genuen. Elkarrekin jolastu eta bazkaldu genuen baina museoa ikusteko eta bertako tailerrak egiteko bi taldetan banatu gintuzten. TXIKIEK ERE ASKO IKASI GENUEN!  

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun

FRAISOROKO BISITA

Hiru hilabetea ondo bukatzeko Fraisorora joan ginen gure lanak aurkeztera. Bertan ipuinak kontatu, abestu eta antzeztu egin genuen eta gure hango lagunek oso hamaiketako goxoa eskeini ziguten. Oso gustora ibili ginen, eskerrik asko eta hurrengora arte!

Kategoriak eskola, festa, irteerak | Etiketak , | Erantzun

BERTIZen ateratako argazkiak

Bertizen hainbat iharduera egin genituen. Oso ondo pasa genuen, janaria goxoa eta hango monitoreak oso jatorrak ziren. Eskerrik asko denei! Hona hemen atera genituen argazkiak:

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun