Egilearen artxiboa: gurasoak

LIBURUEN ALTXORRA

Urtero bezala, duela hilabete bat Galtzagorri elkarteko Imanolek “Liburuen altxorra” ekarri zigun eta 2 aste barru eraman egin  beharko du, beraz, azkar irakurri beharko ditugu  nahi ditugun guztiak eta berehala eskolara ekarri!

Kategoriak bisitak, eskola | Etiketak | Erantzun

TORTILLA LEHIAKETA

Hiruhilabetea ondo bukatzeko urteroko tortilla lehiaketa ospatu genuen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei eta zorionak irabazleari! hamaiketako ederra izan genuen egun hartan!

Kategoriak eskola, festa | Etiketak | Erantzun

AKROSPORT III

Eta jarraitzen dugu erori gabe!  

Kategoriak kirolak | Etiketak | Erantzun

AKROSPORTa II

  Aurreko astean esan bezala hemen dauzkazue azkenik egiten lortu ditugun forma zaila eta handiagoak. Profesional hutsak gara!

Kategoriak kirolak | Etiketak | Erantzun

AKROSPORT

Gorputz hezkuntzako saioetan AKROSPORT a hasi gara lantzen. Saiatuko gara gero eta forma zaiagoak egiten baina momentuz begira zer ari zaigun ateratzen eta… ia ia erori gabe!

Kategoriak kirolak | Etiketak | Erantzuna 1

ERRUGBIAN JOKATZEN

Hernaniko Errugbi Taldeko Oier eta Ion eskolara etorri ziren errugbiko arau eta teknika batzuk irakastera. Frontoian aritu ginen haiekin eta asko ikasi eta oso ondo pasa genuen!

Kategoriak eskola, kirolak | Etiketak | Erantzun

“No recortes, no”

Teruelgo eskola bateko irakasle eta ikasleek bideo hau prestatu dute murrizketen kontra. Sakatu hurrengo linkan eta irekiko zaizue egin duten lan adierazgarria. No recortes, no

Kategoriak orokorra | Etiketak | Erantzun

FRAISOROKOAK ESKOLAN

Urriak 31ean Fraisoroko aiton-amonen bisita izan genuen. Guk prestatutako ipuinak irakurri genizkien, hamaiketako goxoa jan genuen eta baratza erakutsi genien. Oso gustora egon ginen, etorri bisitan berriz nahi duzuenean!!

Kategoriak eskola | Etiketak , | Erantzun

AZOKA BEREZIA

Urriaren 13an Zizurkilgo Azoka Berezia ospatu genuen. Herrira jende asko etorri zen  eta postu desberdinetan denetarik saltzen zen  baina guk etxetik ekarritako hainbat produktuak eskeintzen genituen, oraindik eskolako baratza ez genuelako martxan jarrita. Gurasoek ere, gure ondoan “Pintxo Solidarioak” saltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak festa, herria | Etiketak , | Erantzun

BERTIZen ateratako argazkiak

Bertizen hainbat iharduera egin genituen. Oso ondo pasa genuen, janaria goxoa eta hango monitoreak oso jatorrak ziren. Eskerrik asko denei! Hona hemen atera genituen argazkiak:

Kategoriak irteerak | Etiketak | Erantzun